
GAINERAKO SUSTAPENAK DAUDE ETA GERO TORRE LUZEA DAGO.
Historia handiko izena edukita, Torre Luzeak bere mailako zerbait eskatzen du. TORRE LUZEA PARKEA Zarauzko higiezinen eskaintzan mugarri bat ezarriko duen sustapen bat da. Ez da sektore handietan egiten ari diren sustapen berri ugarietako eraikin bat gehiago, ez dira ohiko bizilekuak, kokapen oso berezi batean dagoen aparteko sustapen bat da.
Izan ere, Torre Luzeak kokapen paregabea eta ezin hobea du, erdigunean bertan, baina espazioak arnasa ematen du, Torre Luzea parkera orientatuta dagoelako, argiaz eta eguzkiaz gozatzeko orientazio aparta du, kalitate bikainaz eta diseinu bereziaz gain. Garajea ere badute, alde zaharrean oso gutxik bezala.
Alde batetik, gainerako sustapen guztiak daude; eta, bestetik, TORRE LUZEA PARKEA.
KOKAPENA
Erdigunean bertan. Baina toki ireki batean, Torre Luzea parkerako sarrerarekin. Sarbide errazeko garaje batekin. Etxebizitza batzuek itsasoa ere bistan izango dute.
Horrelakoa da Torre Luzea Parkea, Zarautzen estilo berri bat sortuko duen eraikin berria. Bere kokapen pribilegiatuak dena emango dizu: dendak, ostalaritza, hondartza bertatik beratara, lasaitasuna, erosotasuna… Hainbeste abantaila, ez baitu parekorik.


Hondarzatik hurbilago.
Zentrutik hurbilago.
Zerbitzu gustietatik hurbilago.
Guztitik hurbilago.
Egia esan ia guztitik.

ERAIKINA
Eraikinaren diseinua arreta handiz aztertu da, hiri ingurunean integratu arren nortasun nabarmena izateko.
Kalitate goreneko eraikuntza materialei eta Inmobiliaria Orioren eraikitzeko trebetasunari esker, eraikina sendoa, iraunkorra, erakargarria eta efizientea izatea eta xehetasunak zaintzea ziurtatuta dago.
ETXEBIZITZAK
Gustu eta behar guztietarako etxebizitzak. Logela 1etik 3ra bitartekoak. Distribuzioa oso landuta, argia eta espazioa ahal den hobeto erabiltzeko.
Etxebizitza gehienek parkera irekitzen diren beirazko galería dauzkate eta, parkerako ekialde-mendebalde orientazioari esker, zure etxean argi epeleko une bikainak izango dituzu.
Etxebizitzak erosotasun maximorako diseinatuko dira, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko irizpideekin eta ingurumena zorrotz errespetatuz. Eraikinak A kalifikazio energetikoa izanen du, Eraikuntzaren Kode Teknikoan ezarritako gehienekoa.


PLANOAK
Alderdi zaharrean bertan bizitzea eta parke batez gozatzea ezohiko luxua da. Hiri giroaren eta lasaitasunaren arteko nahasketa ezin hobea.
Gainera, gure esku-hartzeari esker, parkea dexente handitu egingo da, beraz, umeekin parkean tarte batzuk igarotzeko edo lasai irakurtzeko tokia izango duzu.

GARAJE EN PLENO CENTRO
Torre Luzea Parkearen beste abantaila handi bat. Eraikinak 14 plazako garaje bat izango du; erdigunean bertan egonda, luxuzko artikulua.
Garajerako sarrera San Frantzisko kalean egongo da, beraz, sarbide erosoa izango du. Herri-kaskoan, 20 metro eskasera bi arteria nagusiak izanik: oinezkoen pasabidea (Kale Nagusia) eta errepidea (N-634). Zarautz osoan ez dago ezer parekorik.
INMOBILIARIA
ORIO
BERMEA
50 urte baino gehiagoko esperientzia, 2.300 etxebizitza baino gehiago entregatu dira, 70 sustapen baino gehiago eraiki, milaka plano egin, milioika ordu sartu…
Eta hala ere, zifra esanguratsu hauek izan arren, gure egiazko leitmotiv islatzen ez duten zifra hotzak dira:
gure etxebizitza bakoitza gure bezeroentzako etxerik hoberena izatea baita leitmotiv hori.
Etxebizitza bakoitzaren atzetik, etxe bat baitaukagu eta etxearen atzetik, irribarreak.
Guerkin harremantan jarri lehen bait lehen
Recibirás información detallada de nuestro departamento comercial.

Nafarroa 13, 20800 Zarautz
943894433